PIARRES ADAME

Aztergai dugun liburu honetan, Piarres Adame deituriko pertsonaiaren zenbait istorio kontatzen dira. Istorio hauek zortzi kapituluetan zehar zabaltzen dira.

Lehenengo kapituluan, Pello, liburuko mutikoa, Piarres Adamekin topatzen da Azkaingo bidean doala, eta bidea elkarrekin jarraitzen dute biak Olhetara zuzentzen baitira, bertako jaietara. Piarresek Pellori galdetu zion ia bidean zehar bere historio batzuk entzun nahi bazituen, Pellok baietz esan zuen eta orduan hasten da haien bidaia.

Bigarren kapituluan haurtzaroko istorioak kontatzen dizkio  Piarresek Pellori; nola umezurtz geratu zen bere sei anaiekin batera,  eta gero txikitan eginiko bekatu bat: herriko mutikoek sos batzuk ateratzen zituzten elizan liburua irakurtzearen truke. Berak ere sos batzuk lortu nahi ditu, eta lagun bati liburua eskatu eta irakurtzen jakin ez arren itxurak egiten ditu, baina bere trikimailuaz ohartu eta emakume batek belarritik ateratzen du elizatik. Azkenean emakumeak emandako sosak eta lagunak uzitako liburua bueltatzen ditu lezioa ondo ikasi ondoren.

Hirugarren kapitulua hasten da Azkainerako bidean zihoazela mandazain batekin topatzen direnean. Mandozaina behin agurturik Piarresek honela esan zion: “Behautzu! behautzu! higitzen da! erortzera doha!”. Mandozainak uste zuen zaku bat erortzear zegoela baina Piarresek txantxetan zebilen, mandoaren buztana erakutsi baitzion. Aurreago, erreka ondoan hiru emakumeenki ntopo egin zuten; horietako bi,  soinekoak altxatuta zituzten belaunak airean utziz, beste ordea, guztiz estalita zegoen, orduan Piarresek bertso bat bota zien. Bertso txantxati hori entzutean emakumea behatzak eta ukabilak erakutsi zizkion.

Laugarren kapituluan zuhaitzetara igotzeko zeukan trebeziaz mintzo da: bi lagunek konbentzitu zuten aranondo baten aranak hartzeko, behin goiko aldean zegoela, jabea  etorri zen eta ozta ozta alde egin zuen. Bostgarren kapituluan kontatzen du azkenean bi lagun horietako bat atzeman zutela eta berak jasan zuela zigorra.

Seigarren kapituluan haien senideekin topatzen dira eta Olhetara doaz elkarrekin. Bertako festak zirenez Piarres dantzan hasi zen eta behin amaiturik, lotara joan ziren. Lo geratu baino lehen Piarresek Don Paxeko eta Dona Ingraziaren historia kontatzen dio.

Zazpigarren kapituluan, Saratarra izatearen ohorez mintzo da Piarres. Modu berean, bere dantzatzen zebilen momentuan heldu zen jendetzari buruz mintxo da ere bai, bera ikustera hurbildu zirela esaten baitzuen.

Azkenengo kapituluan Sarako auzapezak egindako trikimailua azaltzen du. Saratarrak eta Zugarramurdiarrak gerran zeudenez, zenbait muga jarri zituzten ete egun batean, Saratarren 200 ardiz osaturiko artalde bat muga igaro zutela ikusirik, Zugarramurdiarrak artaldea lapurtu zuten, eta artalde hori berreskuratzeko Sarako auzapezak, Erremundegibehere deitzen zena, honako amarrua prestatu zion Zugarramurdiko auzapezari, Haranxipi deiturikoa: Sarako auzapezak Zugarramurdiko auzapezari eta laguntzaile bati bazkaltzeko gonbita egiten dio. Sarara etorri zirenean, hauek gela batean jarri zituzten, gero,  ondoko gelan Erremundegibeherek esaten dio Sarako mutiko bati lapurtutako ardiak berreskuratzeko Baionako 500 soldadu iritsiko zirela, baina hau ez zen egia. Ozen esan zion beste gelan zeuden Zugarramurdiko hauzaphezak entzun ahal izateko, orduan haiek izututa 400 ardi eman zizkioten 

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario