PIARRES ADAME

Aztergai dugun liburu honetan, Piarres Adame deituriko pertsonaiaren zenbait istorio kontatzen dira. Istorio hauek zortzi kapituluetan zehar zabaltzen dira.

Lehenengo kapituluan, Pello, liburuko mutikoa, Piarres Adamekin topatzen da Azkaingo bidean doala, eta bidea elkarrekin jarraitzen dute biak Olhetara zuzentzen baitira, bertako jaietara. Piarresek Pellori galdetu zion ia bidean zehar bere historio batzuk entzun nahi bazituen, Pellok baietz esan zuen eta orduan hasten da haien bidaia.

Bigarren kapituluan haurtzaroko istorioak kontatzen dizkio  Piarresek Pellori; nola umezurtz geratu zen bere sei anaiekin batera,  eta gero txikitan eginiko bekatu bat: herriko mutikoek sos batzuk ateratzen zituzten elizan liburua irakurtzearen truke. Berak ere sos batzuk lortu nahi ditu, eta lagun bati liburua eskatu eta irakurtzen jakin ez arren itxurak egiten ditu, baina bere trikimailuaz ohartu eta emakume batek belarritik ateratzen du elizatik. Azkenean emakumeak emandako sosak eta lagunak uzitako liburua bueltatzen ditu lezioa ondo ikasi ondoren.

Hirugarren kapitulua hasten da Azkainerako bidean zihoazela mandazain batekin topatzen direnean. Mandozaina behin agurturik Piarresek honela esan zion: “Behautzu! behautzu! higitzen da! erortzera doha!”. Mandozainak uste zuen zaku bat erortzear zegoela baina Piarresek txantxetan zebilen, mandoaren buztana erakutsi baitzion. Aurreago, erreka ondoan hiru emakumeenki ntopo egin zuten; horietako bi,  soinekoak altxatuta zituzten belaunak airean utziz, beste ordea, guztiz estalita zegoen, orduan Piarresek bertso bat bota zien. Bertso txantxati hori entzutean emakumea behatzak eta ukabilak erakutsi zizkion.

Laugarren kapituluan zuhaitzetara igotzeko zeukan trebeziaz mintzo da: bi lagunek konbentzitu zuten aranondo baten aranak hartzeko, behin goiko aldean zegoela, jabea  etorri zen eta ozta ozta alde egin zuen. Bostgarren kapituluan kontatzen du azkenean bi lagun horietako bat atzeman zutela eta berak jasan zuela zigorra.

Seigarren kapituluan haien senideekin topatzen dira eta Olhetara doaz elkarrekin. Bertako festak zirenez Piarres dantzan hasi zen eta behin amaiturik, lotara joan ziren. Lo geratu baino lehen Piarresek Don Paxeko eta Dona Ingraziaren historia kontatzen dio.

Zazpigarren kapituluan, Saratarra izatearen ohorez mintzo da Piarres. Modu berean, bere dantzatzen zebilen momentuan heldu zen jendetzari buruz mintxo da ere bai, bera ikustera hurbildu zirela esaten baitzuen.

Azkenengo kapituluan Sarako auzapezak egindako trikimailua azaltzen du. Saratarrak eta Zugarramurdiarrak gerran zeudenez, zenbait muga jarri zituzten ete egun batean, Saratarren 200 ardiz osaturiko artalde bat muga igaro zutela ikusirik, Zugarramurdiarrak artaldea lapurtu zuten, eta artalde hori berreskuratzeko Sarako auzapezak, Erremundegibehere deitzen zena, honako amarrua prestatu zion Zugarramurdiko auzapezari, Haranxipi deiturikoa: Sarako auzapezak Zugarramurdiko auzapezari eta laguntzaile bati bazkaltzeko gonbita egiten dio. Sarara etorri zirenean, hauek gela batean jarri zituzten, gero,  ondoko gelan Erremundegibeherek esaten dio Sarako mutiko bati lapurtutako ardiak berreskuratzeko Baionako 500 soldadu iritsiko zirela, baina hau ez zen egia. Ozen esan zion beste gelan zeuden Zugarramurdiko hauzaphezak entzun ahal izateko, orduan haiek izututa 400 ardi eman zizkioten 

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Weeds:esperientzia ezberdin bat.

Beste postean azaldu dudan moduan, neuk aukeratutatako gaia Weeds telesaila izan da eta ez zaizkit suertatu arazo handirik hau egiterakoan nahiko erraza zelako dena.

Besterik gabe gogoratzeko, Weeds telesaila Agrestic deituriko fikziozko hiri batean kokatzen da. Telesailaren pertsonai nagusia Nancy Botwin da; alargun geratzen da, Judah bere senarra bihotzekoak jota hiltzen delako. Hortik aurrera duen bizimaila mantendu ahal izateko, marihuana saltzera behartut ikusten da. Erosleen artean bere auzokideak edota bere kontalaria eta abokatua daude. Telesailaren garrantzizko beste bi pertsonai Silas eta Shane dira; Nancyren semeak dira. Hirurak bizi dira Agresticken eta telesaila ikusten badugu hainbat egoera eta momentu paregabeak ikusiko ditugu. Nahiko atsegin dut telesail hau eta hau egitea erabaki dut.

Weeds zortzi denboraldi ditu bain seiri buruz egitea erabaki dut. Aipatzekoa da telesail hau arrakasta izan duela mundu osan zehar. Estatu Batuetan hasi, Latinoamerikara garatu eta Espainiara iritsiz; Europako beste hainbat hiritan ere telebistan agertuz. Beste datu interesgarria bat, antzezeleek lortu dituzten sarien zerrenda da: 2005ean Nancy Botwinek aktoresa hoberenaren saria irabazi zuen, 2006an Urrezko Globoen saria jaso zuen eta 2006an, telesailaren sortzailea, Jenji Kohanek gidoi hoberenaren saria irabazi zuen.

Erreferentzia nagusitzat Wikipedia bai Ingelesez bai Gaztelaniaz izan dut; hala ere, beste zenbait web-orri erabili ditutz denboraldien eta pertsonaien atala betetzeko.

Azkenik Weets telesaila gomendatu nahi dizuet guztiz entretenigarria delako eta gure eguneroko bizitzan gertatzen zaizkigun gauza asko bertan igortzen dira.

 

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

WIkipediaren barnealdea ezagutzen: Weeds telesaila

Hasieran, taldekook ez ginen ados jarri artikulua aukeratzean; lehenengo musika talde bati buruz egitea pentsatu genuen eta Oasis taldea okurritu zitzaigun. Ondorioz, denbora eta komunikazio arazoak zirela eta, bakoitza bere bidetik jarraitu zuen; bakoitzak lan gehiago egin beharko zuen baina horren barruan askatasun gehiago edukiko genuen.

Behin arazoak konponduta, neuk musika taldi buruzko artikulua egitea pentsatu nuen berriz, baina ildo horretatik jarraituz wikipedian nahiko informazio aurki dezakegu. Orduan betidanik gustatu egin zaidan Weeds telesailari buruzko artikulua egitea erabaki nuen. Aukeraketa hau egiterakoan zenbait ezaugarri nituen neure alde; nahiko erraza iruditu zitzaidan artikulua egitea eta telesailaz gogoratzen nintzen, orduan errazago izango zen niretzat.

Hasterakoan informazio hautaketa egin nuen: nola antolatuko nuen informazioa, zein pertsonai aukeratuko nituen haien deskripzioa emateko. Ondoren sei denboraldien gauzarik garrantzitsuenak aukeratu nituen eta word orri batean jarri nituen. Hurrengo pausua emanaldien informazioa eta irabazitako sarien zerrenda ematea zen. Azkenik bildutako informazio guztia antolatu egin nuen eta lanari ekin nion gogorki.

Artikulua bukatzean, oso erraza izan zen dena. Wikipedian kontua sortu eta bertan igo nuen egindako artikulua. Behin wikipedian zenbait zuzenketa izan zituen neure artikuluak; oker gramatikalak, espazioak etab..baina hor dago jende guztia ikusteko.

Nire ustez, nahiko positiboa izan da lan hau egitea, izan ere, gauza guztiz berria izan da niretzat. Gainera wikipediarekin elkarlanean aritzea erakargarria iruditzen zitzaidan. Lan hau gauza bat erakutsi dit: interneten informazioa bilatzeko trebetasuna izan behar duzula. Hala eta guztiz ere, lan egiteko modu desberdina izan da eta interesgarria iruditu egin zait.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Multikulturalitatea: Elkarbizita ona bilatzen.

Multiculturalidad y dialogo intercultural da ikasgai honen izena, niretzat guztiz berria den irakasgai bat da, eta geure eguneroko bizitzarako guztiz baliagarri dela uste dut, baina, zer da multikulturalitatea zehazki? Zergatik nahasten dugu interkulturalitatearekin?Zerako eragina du hizkuntz mailan?.

Multikulturalitatearen edo kulturaniztasunaren inguruan hainbat definizio ematen dira, adibidez artikulu honetakoa: «Es la primera expresión del pluralismo cultural, que promueve la no discriminación por razones de raza o cultura, la celebración y reconocimiento de la diferencia cultural así como el derecho a ella». Edota M Angelesek bere bloggean jartzen duena: «Es un concepto que significa que se constata la existencia de diferentes culturas en un mismo espacio geográfico y social. Sin embargo estas culturas cohabitan pero influyen poco las unas sobre las otras».

Interkulturalitateari dagokionez, esan dezakegu  kultura desberdinak elkarrekin elkar bizitzea saiatukoo dela, zeren eta horrela bakarrik aberasgarria izango da dibertsitatea. Elkarreraginak positibotzak jotzen ditu kanpotik datorrena istoria eta kultura baten jabe da, eta heltzen diren gizartean bizi direnekin elkar bizi eta aberastu daitezke, hau da, bi aldeetarako interferentzia izango da.

Lehen esandako guztiz posiblea izateko, hezkuntz mailan esfortzuak egin behar direla uste dut. Jon Eskisabelek Hik Hasi aldizkarian idatzitako artikuluan dio EAEn 98.000 etorkinak direla (populazioaren %4,6 ), baina 2000. urtean, 20.000 baino ez ziren; Nafarroan, 1996an populazioaren %0,6 ziren, eta 2005ean %9,5. Hortaz, galdera bat suertatzen zait: posible al da kultur ezberdinetan oinarrituriko hezkuntz sistema sotzea? Nire erantzuna baietz da, badirudi gobernuek ez dutela iza ezer egiten hau hobetzeko, hala ere, Euskal Herrian hainbat ekimen jarri dira martxan kultur aniztasuna gogortzeko, SOS Arrazakeria, Mugarik Gabe eta beste hainbat taldek bultzatuta.

Talde hauen helburua  etorkinak eta kultur desberdinetako pertsonak hobeto ezagutzea da, haiekin ikuspuntuak elkarbanatu etab. izan ere, nire aburuz, ikastetxeetan kultur aberastasunari, inmigraziori eta arrazakeriari ez zaio garrantzi handirik ematen eta ez da asko hitz egiten haiei buruz.

Hala ere, esan beharra daukat azken urteotan asko hobetu dela etorkinekiko tratua geure partetik. Nire ustez, kultur aniztasunak dauzkan gauza positibo guztiekin geratu behar gara, jende berria eta haien bizi modu berriak ezagutzeko aukera ematen digulako. Azken finean, gaur egungo gizartean penstamendua aldatzen ari da, izan ere, ez gara konturatzen guztiok garela berdinak.

Erreferentziak:

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Usain Bolt: Jamaikatik sarera!

Usain Boltek ez zuen inoiz pentsatuko sare sozialak eta interneten mundua bere kirol ibilbiderako ain lagungarria izango zitzaionik. Jose Luis Perezek esaten duen moduan, sare sozialen helburua, kirolariaren edo kirolaren presentzia sarean handitzea da. Aipatu beharra dago, Usain Bolt aktiboki erabiltzen dituela sare sozialak eta microblogging guneak, baita bere webgune ofiziala ere. Eric Eldonek dion bezala, munduko bizkortasun marka apurtu zuenetik, bere Facebook orrialdea lehertzear dago. Argi ikusten da grafiko honetan Eric Eldonek lehen esandakoa: Honekin, sare sozialak nolako bultzada duten argi geratzen da.  Adibide argia Jairok dioena, Usain Bolti buruzko aipamenak %310 igo egin ziren errekorra apurtu zuenean. Usain Bolten Facebook gune ofiziala honakoa da: http://www.facebook.com/usainbolt. Bertan bere lasterketen berri ematen du,iragarkiak egiten ditu, argazkiak igotzen ditu, bere jarraitzaleak agurtzen ditu, irabazitako sariak erakusten ditu, eta azken finean, bere izena aipatzen duen edozer aipatzen du. Horren adibide gisa, honako hau dugu:

  • «Dear Fans, Thank you for all your support. I am always motivated to continue to do well. One Love!«
  • «Hi Fans, It is Restaurant Week in Jamaica, take some time and stop by Usain Bolt’s Tracks and Records, Marketplace, Kingston….and enjoy the food. Tell me about it when you do«

Beste kontuak asko erabiltzen dituen arren,Twitterren kontuan, oso aktiboki ibiltzen da besteekin alderatuta. Gertatzen zaiona momentu zehatz batean kontatzeko erabiltzen du. Hona hemen bete Twitterra: http://twitter.com/usainbolt. Zenbait eguneraketa:

Nahiz eta sare sozialak eta microbloggin kontuak izan, bere gune ofiziala da lagungarriena sare sozialetan kontua ez baduzu batez ere, modu askean mugitu zaitezkelako. Hona hemen: http://www.usainbolt.com/. Bertan bere biografia, azken berriak, gustoko musika, fundazioa, jatetxea eta fan kluba ageri dira, eta erraztasun osoz mugi zaitezke.

Asko ez erabili arren ere Linkedinen kontua dauka: http://www.linkedin.com/company/usain-bolt eta hemen: http://www.iaaf.org/athletes/biographies/country=jam/athcode=184599/index.html bere errekor eta marka apurketa guztiak agertzen dira.

Munduko marka apurtu zuenean, Usain Bolt, munduko gizaki azkarrena bilakatu egin zen eta bere ospea gailurrera heldu zen. Bere izena egunkarietan eta web gune guztietan agertzen zen, hortaz esan dezakegu, sare sozialak bere ibilbidea handitzeko eta munduko leku guztietara heltzeko erabiltzen dituela, ez aisialdirako. Azken finean modu «profesional» baten moduan kudeatu egiten ditu.

Bere hitzetan: «Ezin diozu zeure bururi mugak jarri, ez dago ezinezkorik«

Erreferentziak:

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Sare sozialak,nortasun digitala eta pribatutasuna sarean.

Interneten erabilerari garrantzi  handia ematen zaion mundu honetan, nortasun digitala deritzona garatzen dugu. Sare sozialak erabiliz edota posta elektronikoaren bitartez , interneten erabiltzaile bakoitza bere nortasun digitala garatzen du pixkanaka pixkanaka. Espainian beranduago ezagutu ditugu, hala ere, garapena globala izan da eta geure eguneroko bizitzan influentzia ikaragarria dutela esaten du Ivan Aparaciok.

Hasteko, sare sozialak, interesak edo zaletasun komunak konpartitzen dituzten komunitate birtualak dira.

Iñaki Arrieta Baroren hitzetan:

«Labur esanda sare sozialak harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira, harreman horiek pertsonalak edo lanekoak izan daitezkeelarik. Gure inguruko pertsona eta erakundeekin loturak mantendu eta sortzeko balio dute, bai eta beraiekin edukiak elkarbanatzeko ere»

Bertan agertzen zaizkigun tresnen bitartez  iritziak, informazioak, artxiboak eta abar adierazi eta elkartrukatu ahal ditugu. Beste pertsonekin harreman «birtualak» izateko «gonbidapenak» eta «lagunak» egiten sortzen da. Erabilera garrantzitsuenen artean, taldeak daude,hau da, gustoko edo amankomunean dituzun gauzak.

Sare sozial ezagunenak, hala nola, Tuenti, MySpace edo Facebook, bertan sartzeko, erregistratzea eskatzen du, beraz anonimotasuna mantentzea ia ezinezkoa da eta ez dago isolatzerik haien artean. Ikas tresnabaliagarriak dira, horregatik Unibertsitatean erabiltzen ditugu, gainera,  informazioa eta artxiboak askatasun osoz mugitzen dira. Interesgarriak dira, iraskasleekin etxerako lanak edota bestelako dokumentuak partekatu ahal dituzulako. Honen ondorioz, sare sozialetatik parte hartzen dugunok geure identitate digitala eraikitzen dugu eta  txokoa pertsonalizatzen dugu.

Hala ere, kontu handia izan behar dugu sare sozialetan jartzen dugunarekin, geure datu pertsonalekin etab.  Adibidez, Facebook erabiltzaileen datuekin geratzen da kontua ezabatu arren, eta hori zalantzan jartzen du pribatutasuna. Bestetik, sareetan informazio egokia, txukuna eta perfil on bat izanez lana bilatzeko aukerak zabaltzen dizkigu; europa pressen artikulu honetan argi geratzen da Euskaldunon aukeraketa.

Azkenik, nortasun lapurketa gerta liteke, horretarako kontu handia izan behar dugu sartzen ditugun datuekin, adibidez unibertsitateko ordenagailu batean Facebook kontua irekita uztea etab. Normalean interneten jarrera oso aktiboa dutenei gertatzen zaie eta arrastoak biltzen topatzen dituzte haien kontuak, gainera legediaren ikuspegitik ez dago oso argi zer egin behar den kasu horietan. Argi izan behar dugu sare sozialak  etorkizunean zehar handitzen jarraituko dutela eta asko lagunduko gaituztela, horregatik erabilera arduratsua izan behar dugu hauekiko.

Erreferentziak:

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Hello world!

Welcome to WordPress.com. After you read this, you should delete and write your own post, with a new title above. Or hit Add New on the left (of the admin dashboard) to start a fresh post.

Here are some suggestions for your first post.

  1. You can find new ideas for what to blog about by reading the Daily Post.
  2. Add PressThis to your browser. It creates a new blog post for you about any interesting  page you read on the web.
  3. Make some changes to this page, and then hit preview on the right. You can always preview any post or edit it before you share it to the world.
Publicado en Uncategorized | 1 Comentario